Euskal Jaiak deiturikoak gure geografian zehar udaran ospatzen ohi dira. Uda-jai horiek IXX. mendearen amaieran Antoine D ‘Abbadieren eskutik Iparraldean sortu ziren Festa Euskarak zuzeneko oinordekoak dira, nolabait.
Lehenengo ospakizuna 1873ean egin zen, Urruñan eta gero Saran eta Donibane Lohitzunen. Hegoaldean 1879ean hasi ziren Elizondon baina arrakastatsu eta jendetsuena, garaiko kroniken arabera, 1893ean Azpeitian ospatutako Euskal Jaia izan zen. Ordutik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak , urtero eta 18 herritako ibilbidea eginez, holako ekitaldiak antolatzea erabaki zuen, Iparraldean eta Nafarroan D’Abbadiek antolatzen zituenekin batera. Dena den, helburu berak astindurik lan egiten zuten guztiek : euskara eta euskal kulturari balioa nabarmentzea, jardunaldi herrikoi