Pixkanaka-pixkanaka badoaz datorren larunbatean hasiko diren Bilboko jaietako xehetasun guztiak zehazten, den-dena ondo atera dadin. Musikaren aldetik badago egitaraua itxita, baina astelehen honetan aldaketa bat ezagutarazi behar izan du Udalak.
Trigo Limpio taldeak itxiko du Aste Nagusiko guateke en programazioa Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, abuztuaren 23an . Euskal taldeak Sandro Giacobbe ordezkatuko du, artista italiarrak, osasun arazoak direla medio, ezin izango baitu kontzerturik eman; horrela, Trigo Limpio taldeak bat egingo du abuztuaren 16tik 23ra bitartean agertoki horretan arituko diren talde eta bakarlariekin. Izan ere, espazio horren programazioa jai-gauetako ezinbesteko hitzordu bihurtu da.
Pergolako emanaldi guztiak 23:30ean hasiko dira , larunbateta