Joan den uztailaren 30eko osoko bilkuran, Bermeoko Udalak 2027ra arteko Euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu egin zuen. Plana Eusko Jaurlaritzak landutako marko estandar berriarekin bat etorrita egin da eta UEMArekin elkarlanean. Horretarako udal langileen eta ordezkarien parte-hartzea izan du. Planak hizkuntza ofizialen kudeaketa udalaren kudeaketa orokorrean txertatzeko beharrizanean du oinarria, eta Bikain ziurtagiriarekin lerrokatuta dago.
Bermeoko Udalak aurrerapauso nabarmenak eman ditu urteetan zehar euskararen normalizazioan; horren erakusgarri dira, 2011n eta 2019an lortutako urrezko Bikain ziurtagiriak. Ildo horretatik, oraingo honetan egindako diagnostikoak ere erakusten du egindako bidea handia dela eta euskarazko jardunak toki esanguratsua duela udalean. Hala eta