Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren hilabetean, irailean, aplikatuko du hiri-hondakinak bildu, garraiatu eta tratatzeko tratatzeko zerbitzuagatiko tasa berria. Udalbatzak martxoko osoko bilkuran aho batez onartu zuen tasa hori, eta uztailean sartu zen indarrean.

Aldaketa hori Europar Batasunaren 2008/98/EE Zuzentaraua eta ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea betez aplikatzen da. Bi arau horiek zerbitzuaren finantzaketa espezifikoa, bereizia eta ez-defizitarioa izatea eskatzen dute, eta “hondakin gehien sortzen duenak gehiago ordaintzen du” printzipioari erantzuten diote.

Orain arte, zabor-zerbitzuaren kostua urarekin eta saneamenduarekin bateratuta zegoen eta tarifa lau berdina aplikatzen zen etxe guztietarako, haien tamaina edo ze

See Full Page