Ikasturte berria, bai. Gazteagoa nintzelarik horrelako zerbait idatzi nion zegokionari. Nire ardurenetako zerbait zen, besteren artean. “Gure ustez, orokorki eta zoritxarrez, somatzen dugu ikasleek urtetik urtera gero eta jarrera desegokiagoak izaten dituztela bazkaltzeko orduan. Ikasle txikiek batez ere, normalean, altuegi hitz egiten dute eta bazkaltzen ari direnean abesten eta jolasten e.a. dihardute. Hori dela eta, maiztasun sarriegiz, monitoreek txiribitoa jo behar izaten dute baxuago hitz egin dezaten, baina egia esan, normalean, alferrik izaten da. Monitoreek aurten eta askotan, haurrak eraman dituzte antzokira isiluneak bilatu nahian. Batzutan alferrik izaten da eta ez dute ezer lortu.

Monitoreen esanetan, txikiak (HH4-5 eta LH1) dira zarata gehien egiten dutenek. Beste aldetik, 4

See Full Page