Euskalduntasunaren ezaugarririk behinenak euskara eta beste hiru aspektu dira: bokazioa, behar egiteko gogoa eta baliabideak. Izan ere, ogibideak bokazioan dautza. Irakasle batek ondo estimatu behar du bere zeregina. Ez da irabazpide hutsa. Antzina, ni umetan, irakasleen ezaugarririk behinena bokazioa zen. Irakastea, erakustea, haztea eta heztea lau alderdi ziren, edozein ikasle, edozein ume… edozein gizagai bihar-etzi irakaslearen, garakoaren… gizakiaren lekuan jartzeko; hori guztia erakutsi behar zaio gizagai horri, eginkizunak ondo egingo badira…
Bokazioa oinarrizkoa da. Bokazio barik ez dago hezterik, ez dago hezkuntzarik… ez dago etorkizunik egiterik. Eginbehar hutsa bada irakastea, alferrik da ogibidea. Bokazioz jokatzen duen irakasleak liburukoa eta liburutik harantzagokoak igorri