Gaur ikasturte berria hasten da. Etxeko gaztetxo gehienak nor bere ikastetxera hurbilduko dira. Ostiralean egin zuten lehenbiziko gerturatzea. Ordutegiak eta liburuak jaso zituzten. Gaur, errutinarako bidea hartuko dute. Gurasoen errutinarako bidea.

Hala aritu dira jardunean lankideak aurreko astean, kafe orduan. Seme-alaben ordutegiak izan dituzte hizpide. Irailarekin batera nola betetzen zaizkien asteko egunak, larunbat goiza barne. Ordu betero daukate zerbait. Telebista kate bateko parrila dirudi haien lan-programak. Kafeak askorako ematen duelako jakin dugu, adibidez, iaz, 10 urteko neskato batek, ostegunetan, gaueko hamabietan bukatzen zuela eguneko jarduna. Arratsaldean ikastolatik irten ostean, bi kirol jarduera izaten zituela. Ondoren, ingelesa. Eta non eta nola afaltzen zuen ez d

See Full Page