Azken urteetan arkitekturaren munduan termino bitxi bat hasi da zirkulatzen: “zebra-arkitektura”. Kasualitatez, Instagrameko kontu batean ikusi nuen (@bloque_cebra). Beraien hi-tzetan, zebra ez da kontu estetiko bat soilik, baizik eta, asmorik gabe eraikitzen duen sistema baten sintoma bat, arkitektura araudia betetzera eta errentagarritasuna maximizatzera mugatzen dena. Kontzeptu akademikoa eta estilo ofiziala ez bada ere, oso baliagarria bihurtu da denok noizbait ikusi izan ditugun eraikin mota ba-tzuk deskribatzeko.
Horren zenbait adibide ikusi ditut oporretan; ez bat edo bi, asko. Eta lurralde oso ezberdinetan: Galizian, Granadan eta Madrilen. Kontu honetan ikus daiteke iberiar penintsulan oso zabaldua dagoen praktika eta tendentzia arkitektoniko bat dela. Eta gurean ere badaude, maki