ZIURRENIK ez da herrialde bateko lehen aho zaporea hartzeko modurik egokiena. Berezkoa baino garra-tzagoa edo mingotsagoa suerta-tzeko arrisku handia baitago. Arrisku oso handia. Bjordi izeneko gizon garaiaren bulego txikian nago sartuta. Bera ordenagailuko pantailari begira; ni, aldiz, leiho zabaletik inguruan dugun Sarandë-ko portua azter-tzen. “There is a problem”, esan du ondo entseaturiko kezka aurpegiarekin. Nola ez! Pentsatu dut. Ezin al da mundu honetan auto bat alokatu problem hitza entzun gabe!

Azkenean, akordio batera iritsi gara eta eskua luzatu diot hitzartutakoa lotzeko. Gustura estutu dit espero ez zuen eskua eta une horretatik aurrera konfiantzazko giroa sortu da. Autoak gordetzen dituzten aparkalekura joan gara. Gaizki botatako porlan adabakiz osaturiko malda bat igo eta

See Full Page