Aitortu beharra: garai oso-oso asaldatua bizitzen ari gara, eromen kolektibo moduko bat , eta denok, era batera edo bestera, nahita edo nahi gabe, parte hartzen dugu. Izan ere, azken edo hurrengo astinduaren jatorritik milaka kilometrotara egonda ere, tximeleta jakin batzuen hegaladak zehazki, egunerokotasunaren zimenduak pitzatuarazi ditzake juxtu gure oinen azpian. Gainera, goi-mailako agintari politikoek eta gobernaburu ezberdinek antipolitika beren izateko arrazoi bihurtzen badute, lehenengo kaltetuak gu gara, oinezko jendea, jende ona. Ihesbiderik ez dugulako: ezjakintzat hartuta, hiritar gisa beharrean ganadu, robot edo meneko gisa tratatzen gaituzte,‘nirekin edo nire aurka’ kontsignapean.

Bost axola indartsuenaren legea edo klaseko azkenarena bada, baldin eta batak edo besteak i

See Full Page