Duela aste batzuetatik hona, Zamakolako Haurreskolako bigarren solairua berritze-prozesu betean dago, 0-1 urte bitarteko eta 1-2 urte bitarteko haurrentzat lau gela berri sortzeko. 52 plaza berri, hain zuzen, Bilbon haur-hezkuntza unibertsalizatzeko urrats bat gehiago.

Eider Bilbao Bilboko Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, "2023-2027 agintaldi-planean jasotako konpromisoa betetzen ari gara: hezkuntza goiztiarra indartzea, plaza publiko eta doako berriak eraikiz. Gauzatzeko epea 2025eko abenduaren 31ra arte dago ezarrita, eta 2026ko lehen hiruhilekoan irekitzea aurreikusten da".

400 m2 inguruko azalera librea da, eta indarrean dagoen araudian eskatutako baldintzetan egokituko da. Jardueraren aurrekontua 1.030.617,39 eurokoa da (BEZa barne), eta horietatik % 91 Europar Batasunak finantz

See Full Page