Ez naiz zirku zalea. Tikitan noizbait eraman gintuzten Basotxo inguruan eta Yanguas y Mirandan ezartzen ziren karpa handietara, baina halakoetan, lilura gabe, beren tristezia kutsatzen zidaten animalia kaiolatuen kexuek eta artisten irri bortxatuegiek. Sentipen gozogabe bera berritu izan dut heldutan, seme-alabekin batera itzuli naizelarik. Herenegun joan nintzen berriz gisa honetako ikuskizun batera. Uharten. Gure Zirkua ez zen bart arratsean sortu, 2018an abiatu zuen bere izaera ibiltaria. 2022az geroztik urte-urtero izan dugu Iruñerrian bisitari, Antsoainen bi aldiz eta bertze behin Burlatak eta Atarrabiak elkarrekin topo egiten duten aldean.
Banuen, beraz, haren berri; ez, ordea, bertatik bertarako ezagutza. Zortzigarren denboraldia bete duelarik gertatu naiz haren ikusle. Holako opa