CAF enpresak argitaratuko agiria irakurri dut arretaz euskarazko bertsioan. Hasieran nazioarteko erakunde publikoek zein pribatuek Jerusalemgo tranbiaren proiektuari emandako oniritziak bilduta daude, baita enpresak berak giza eskubideak errespetatzeko hartu dituen neurriak ere, geroago tranbiak ekarritako onuren zerrenda luzea dator. Aspertu samar nengoen, baina bat-batean esaldi hau irakurri nuen: “Eskura ditugun mugikortasun-datuek erakutsi dutenez, komunitate arabiarreko kideak dira tranbia gehien erabiltzen dutenak...”. Egia esan aurretik agertzen ziren “komunitate” eta “komunitate zaurgarriak” hitzak irakurtzean argi gorri moteltxo bat piztu zitzaidan, baina komunitate arabiarrarenak indartu zuen hasierako susmoa: CAFek Israelgo Estatuko hizkera darabil argi eta garbi, Israelgo Es
Tranbia

128