Azkue Fundazioak Xare euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak antolatu ditu Barakaldon bosgarren aldiz urriaren 22rako, eta orotara 150 gaztek parte hartuko dute euskarazko unibertso digitala sustatzea helburu duen ekimenean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gazteak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), eta euskara dira Xare jardunaldien zutabeak, eta horien inguruan ardazten da ekimenaren helburu nagusia ere: euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutaraztea gazteen artean.
Lanabesak ezagutu ez ezik, ikasleek tresna horiek balioan jar ditzaten bilatzen da, eta gazteak, hartzaile-kontsumitzaile izatetik , euskarazko ekosistema digitala aberastuko duten sortzaile eta garatzaile izatera pasatzea.
Barakaldoko Udalak eta Azkue Fundazioak babesten duten