Azkue Fundazioak lehenbiziko aldiz eramango du Amorebieta-Etxanora dagoeneko zazpi urteko ibilbidea duen Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia . Ostiralean izango da, urriaren 24an, Zelaieta Zentroan, eta Amorebieta-Etxanoko bertako eta Durangoko bigarren hezkuntzako 200 ikasle bilduko ditu.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gazteak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) eta euskara dira Xare jardunaldien zutabeak, eta horien inguruan ardazten da ekimenaren helburu behinena ere: euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ikusarazi nahi ditu gazteen artean.
Lanabesak ezagutu ez ezik, ikasleek tresna horiek balioan jar ditzaten nahi da, eta gazteak, hartzaile kontsumitzaile izatetik, euskarazko ekosistema digitala aberastuko duten sortzaile eta garatzaile iza