Etxera katu bat iristen denean ilusioz beteriko unea izaten da, baina, aldi berean , zalantzez eta erronkez jositakoa ere bai. Animalia berri baten etorrerak egokitzapen prozesu bat eskatzen du, bai katuarentzat, baita etxeko gainerako kideentzat ere. Horregatik, lehen egunetako urratsak eta erabakiak funtsezkoak izan daitezke bizikidetza osasuntsu eta lasai bat bermatzeko.

Katuen portaera eta behar emozionalak ulertzeko, ezinbestekoa da etologiaren ikuspegia. Etologia animalien jokabidea aztertzen duen zientzia da, haien portaeraren atzean dauden arrazoi biologiko eta psikologikoak ulertzea helburu duena. Diziplina horretan aditua da Jone de la Calle, etologia eta katuen jokabidean espezializatua. Jone de la Callek, gainera, katuak erreskatatzen eta besteen katuak zaintzen ere esperi

See Full Page