Euskal Herriko Unibertsitateko 189 ikertzaile ageri dira Stanford unibertsitateak urtero egiten duen Ranking of the World Scientists: World’s Top 2% Scientists zerrendan; iaz 168 izan ziren. Kopuru hori erabat azpimarragarria da, kontuan izanik EHU unibertsitate jeneralista eta elebiduna dela.

Rankinean agertzen diren guztietatik 133 ikertzaile seniorrak dira (2024an 119 izan ziren). Kasu horretan, ikertzailearen lan-ibilbide osoan zenbat aldiz aipatu izan duten izaten da kontuan. Azken urteko zerrenda 2024an jasotako aipamenei dagokie. Horretan EHUko 157 izen ageri dira (iaz, 133 izan ziren). Bi kategoriak aintzat hartuta, bietan ageri dira EHUko101 kide, iaz baino 17 gehiago.

Urtez urte hazten joan da Standorfen zerrenda honetan jasota ageri diren EHUko ikerlariak. Euskal unibertsit

See Full Page