1975ko urriak 31an, Marokoko armadako unitate korazatuak indarrez sartu ziren Mendebaldeko Saharan, Espainiako 53. probintzian. Erasoaldia aurrera egin ahala, Hassan II.k Martxa Berdea sustatu zuen, mobilizazio baketsua gisa aurkezturik izan arren, inbasio militarrarekin paraleloan eta koordinatuta antolatu zena. Espainiako Estatu-Buruzagitza, Franco hilzorian eta Juan Carlos Borboikoa buru zuela, alde batera egin zuen sahararrak bertan behera utziz.

Jazarri, erbestera bultzatu eta fosforo zuriz bonbardatu zituzten basamortuan zehar oinez egindako ihesaldian, Tindufera iritsi arte, Aljeriako hamadan. Eta hor jarraitzen dute, milaka. Aste honetan 50 urte bete du holako ignominiak eta, Espainiak, Mohamed VI.ren erregimenaren interes espurioei salduta, haren kolonia izandakoaren gaineko e

See Full Page