Azaroan zehar ospatuko da Arriolako Jazz Blues Jaialdiaren 36. edizioa, eta berriz ere jazz eta bluesaren doinuak izango dira protagonista Elorrioko kultur agertokian.
Ostiral honetan emango zaio hasiera jaialdiari , Iosu Izagirre Sextet taldearen emanaldiarekin (20:00etan). Proiektuak jazzaren eta musika garaikidearen arteko zubiak eraikitzen ditu, freskotasun eta nortasun handiz.
Larunbatean berriz, 22:00eta n, Giles Robson britainiarra izango da Arriola Antzokiko oholtzan. Mundu mailako bluesaren erreferentea da, bere harmonika indartsuagatik eta eszenaratze bizi eta erakargarriengatik ezaguna.
Azaroaren 22an, 22:00etan , Jimmy Reiter alemaniarrak bere taldearekin taularatuko du bere azken lana, blues klasikoa eta rhythm’n’blues garaikidea uztartzen dituen errepertorioarekin.
Azk

Deia
5 On Your Side Sports
The Federick News-Post
The Babylon Bee
Android Central
IMDb Movies