Eskua aurpegitik pasa, eta bai, garaia iritsi dela dirudi. Ez naiz oporretan bizarra moztu zalea, izan ere aurpegiko ilea oporraldiaren bitakora moduko bat bihurtzen da, bidaiaren luzeraren ebidentzia naturala. Halako bidaia luzea, halako Robinson Crusoe bizarra. Hala ere, bizartegi autentiko bat ikusi dut, zahar-zaharra, eta bertaratzea otu zait.

Jubilatzeko aukera izango balu, honezkero aspaldi erretiratuta egongo zen agure bat da bizartegiko langilea. Kolorea erdi galdua duen paisaia menditsu baten posterra da lokalaren apaingarri bakarra. Bizarra ukituz keinua egin diot, zertara nindoan nahiko begi-bistakoa ez bazen. Berak ezezkoa luzatu dit burua astinduz. Agian ondo ulertu ez nauen zalantzaz bizarra moztearen keinua egin diot. Berak, berriz ezetz. Etsita, nahasia eta egoera ulertu g

See Full Page