Astearte honetan goizean, Sestaoko Udaleko Kulturako zinegotzi Carlos García de Andoinek azaroaren 22tik 30era bitartean udalerrian ospatuko den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren edizio berria aurkeztu du. Oraingoan, berriro bederatzi obra sartu dira karteldegian, eta Bizkaitik, Bartzelonatik, Castellótik, Granadatik, Frantziatik, Argentinatik eta Italia-Holandatik datozen konpainiek antzeztuko dituzte.

Kontatuko dituzten fikzioen artean daude, besteak beste, Pinocho klasikoaren bertsio moderno bat; emakumezko Tarzan baten istorioa; ausarta-ospea duen neskato jostun bati gertatuko zaizkion gorabeherak, mandatua jasotzen duenean lurralde bat askatzeko biztanleak beldurtuak dituzten erraldoiaren eta adarbakarraren uztarpetik; edo Enekoren kontakizuna, non dena berehala eta segundo bakar b

See Full Page