Gernika-Lumo k urtero bezala Marijesiak, gabonen aurreko bederatziurrena, ekingo dio berriro gabonak baino lehen, eta, horretarako, entseguak hasi dira. Gaueko errondak abenduaren 16an hasiko dira , astearte goizaldean, kaleetan zehar. Aurten, Iñaki Gonzalez, Denis Azkarate, Fernando Astoreka, Ane Miren Arejita eta Alex Uriarte bakarlarien eskutik iritsiko dira koplak, taldea ondoan dutela, eta horrela bederatzi gauez Gernika-Lumon zehar ibiliko dira punta batetik bestera, ahal den leku guztietara iritsiz.

Bestalde, aurreko urteetan bezala aurten ere jarduera osagarri bat antolatu da Marejesien inguruan. Kasu honetan Itziar Navarro Ibañez Musikologo doktoreak 2021-2024 urteen artean egindako tesiaren aurkezpena izango da.

Tesi horretan abenduko marijesiak edo errondak aztertzen d

See Full Page