Bizkai-Gipuzkoak erre dira. Albiste hori irakurri izan bagenu, guztiok beldurtuko ginatekeen. Bada, horixe da, gutxi gorabehera, Espainian 2025. urtean egundaino erre den azalera. Gu, bizkaitar-gipuzkoarrok trankil bizi gara geurean ez dagoelako erreketarik. Hala ere, euskaldun guztiok eta enparauko europarrok ez dugu zio handirik trankil egoteko. Izan ere, Europar Batasunean ere 2025ean egundaino ia milioi bat (1.000.000) hektarea erre dira. Zenbat herrialde dira txikiagoak Europan eta ludi guztian?
Ez dut zalantzarik, erreketa horien atzean kalkulu kriminal bat dago . Zalantzarik ez. Estatistikari begira, % 3 kenduta, enparauko erreketak giza eskuak eragindakoak dira. Asmoa zein den ez dakit, baina ez dut zalantzarik: erreketa horiek guztiak eragin dituztenek badute zeozer buruan, eta