Gazako genozidioa darabilgu aho mingainean. Edo gatazkari amaiera emateko politikariek agertzen duten borondate gabezia. Ukrainak ere errusiarren menean darrai eta politikariek fatxada-politika egiten dirautelakoan gaude. Espainiako sute ezberdinen aurrean, pilota teilatu batetik bestera ari da jauzika, erantzukizuna ausaz egokitzen den zerbait bailitzan. Eraso matxista eta homofoboen aurrean pankarta atzean biltzen gara, gehiago gerta ez daitezen...
Agintariak dira gure kritiken jomuga. Nor bere tronutik, gatazken aurrean jarrera jakin bat hartzen saiatzen direlako, hutsalak iruditzen zaizkigun hitzak esaten dituztelako, kontzientziak garbitzeko baliatzen dituztelako.
Beti pentsatu izan dut kontra egiten duenak, kontra egiten duen arrazoi horren muinean, ereduzko jarrera bat erakutsi na