Bizkaiko Foru Aldundiak GeoBizkaian txertatu du emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako tokiko baliabideei buruzko mapa eta informazio interaktibo zein geolokalizatua eskaintzen duen plataforma publikoa. Halaber, mapa hau Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde-sarearen webgunean ere kontsultagai egongo da.
GeoBizkaiak aukera ematen du informazio hori mapa interaktiboen bidez bistaratzeko; mapa horiek modu erraz eta geolokalizatuan erakusten dute zer baliabide dauden, non dauden eta nola dauden antolatuta. Gainera, informazio hori bera eskuragarri dago Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde-sarearen web-orrian ( https://www.bizkaia.eus/es/igualdad/red-territorial ).
"Berdintasun-politikek egitura, pertsona eta baliabide egonkorrak behar dituz