Nire emazteak 30 urte ditu, 1,81 metroko altuera, 59 kiloko pisua eta 4 zentimetroko titiak (naturalak) eta gizon bakar batekin izan ditu sexu harremanak.
Neskalagun, emazte, ama, alaba, arreba edo lagunen argazkiz eta iruzkinez betetako “Mia moglie” (nire andrea) izeneko eta 32.000 gizon baino gehiagok erabiltzen zuten facebook-eko sarea antzeman eta salatu dute Italian. Ez da, hala ere, berria; ez eta tankera honetako sareek funtzionatzen duten plataforma eta herrialde bakarra. Milaka eta milaka dira gizonak, beren inguruko emakumeen argazkiak eta bideoak jaso eta, azken hauen baimenik gabe, bestelako gizonezkoekin partekatzen dituztenak. Argazkiak eta bideoak iruzkindu egiten dituzte (sarrerako lerroan jasotakoen antzekoak) eta gainontzeko gizonezkoen partehartzea sustatzeko galderak e