NHIL taldeak disko berria kaleratuko du. Irailaren 9an taldearen hirugarren lana entzungai egongo da, eta hori ez ezik, 12an zuzeneko aurkezpena egingo dute taldearen jaioterrian, Aretxabaletan (Gipuzkoa).
Proiektu berri honek Etxea du izena. Sara Alonso abeslari eta piano-jotzailearen hitzetan, helburua etxe goxo bat eraikitzea izan da. Aztarnak eta Bizi bagina bezala diskoak eta gero heldu da proiektu berri hau. Nhil taldean aldaketak egon dira, Beñat Arrietak eta Lia Garaik taldea utzi baitute. Haien ordez, Peio Uribetxeberria eta Irene Ruiz de Asturi gehitu dira taldera proiektu berria garatzeko.
Aurrekoa eta gaur egungo uztartuz
Hainbat berrikuntza dakartzan disko bat da. Berrikuntza nagusia, bandaren konposaketa. Konposizio berriaren lehen diskoa izango da, eta horregatik Alonsok