Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi du irailean aplikatuko dela lehen aldiz zabor-tasa berria. Tasa hau joan den martxoko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak aho batez eta uztailaz geroztik dago indarrean. “Gehien sortzen duenak gehiago ordaintzen du” printzipioaren pean, tasa honen helburua da hondakinak biltzeko zerbitzuaren kostuak modu bidezkoagoan banatzea da. Tasa berriaren lehen ordainagiria urteko hirugarren hiruhilekoari dagokio (uztailekoa, abuztua, iraila). Ordainagiria helbideratuta dutenei irailaren 15ean egingo zaie automatikoki kargua, izapide gehigarririk egin beharrik gabe.

Bestalde, helbideratuta ez duten herritarrek etxean jasotzen ari dira dagoeneko ordainagiria (abuztuaren 25az geroztik), eta irailaren 1etik 30era bitartean izango dute borondatezko ordainket

See Full Page