Kirolaren eta politikaren arteko harremanak mintzagai izan da azken egunotan Espainiako “La Vuelta” dela eta. Harrigarria da, eta etsigarria, konprobatzea batzuentzat oraindik kirol profesionala dela mundu honetan dagoen ekintzarik garbiena, aratzena, ororen gainetik dagoen konturik sakratuena, erlijio bat ia-ia. Historiak behin eta berriz erakutsi digu kirolaren eta politikaren arteko harremana estua izan dela , baina ez da beharrezkoa iraganean oso atzera joatea, azken hiru urteotan Errusiarekin eta Israelekin gertatu dena erkatzea nahikoa da egiaztatzeko kirol munduak berehala aukeratzen duela bando bat.

Agian batzuek uste zuten Israelgo Estatuak Gazan burutzen duen genozidioa oharkabean pasatuko zela Israelgo talde bat errepideetan lasai asko ibiltzen zen bitartean, baina Gazako t

See Full Page