Asko idatzi da azkenaldian irakurketari buruz emakume influencer batek egindako deklarazioen ondorioz. Maria Pombo izeneko emakume honek, instagramen hiru milioi jarraitzaile baino gehiago duenak , esan omen zuen irakurtzeak ez gaituela pertsona hobeak egiten, eta nazkatuta dagoela irakurtzen ez dutenei nagusitasunez begiratzeko jarrera horrekin.
Halako zerbait esan zuen. Eta hautsak harrotu ditu. Hainbat artikulu idatzi dira influencerrak esandakoari erantzunez eta balioan jarriz irakurketak ematen digun guztia . Ba eztabaida honen erdian gogoratu dut Alejandro Dolina argentinarrak bere “La venganza será terrible” irrati saioan botatako esaldi bat: “Jendeak ez du irakurri nahi, jendeak irakurri izana nahi du”. Esaldi honek irakurtzearen plazerari buruzko galderak sorrarazten dizkit