Datorren ostegun eta ostiralean, Amorebieta-Etxanok garraiobide jasangarriak zein bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta herritar guztientzako mugikortasun irisgarri eta inklusiboak duen garrantziaz sentsibilizatzeko hainbat jarduera jasoko ditu, 'Guztiontzako mugikortasuna' lelopean ospatuko den Mugikortasunaren Europako astearen baitan.
Modu jasangarrian hausnartzeko, ikasteko eta mugitzeko jarduerak
Bi egunetan, haur zein helduek hainbat ekimenetan parte hartu ahal izango dute, guztiak jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua oinarri hartuta.
Asteazkenean, irailaren 18an, Zelaieta parkea izango da mugikortasun jasangarriaren jarduera gune nagusia. Jardueren artean honakoak nabarmentzen dira:
Marrazki lehiaketa eta erakusketa: 3 eta 5 urte bitarteko haurren artean 2 oreka-