Bilboko Udalak 1.080.237,79 euroko aurrekontua bideratu du San Adrian auzoan, Urretxindorra ikastolaren ondoan konkretuki, udal-igogailu publiko berri bat eraikitzeko. Aste honetan amaitu dira lanak, eta dagoeneko erabilgarri dago.
Jasogailu berria lehendik zeuden eskaileren ordez jarri da, eta 6,37 metroko desnibela gainditzen du, bi geralekurekin . 13 lagunentzako tokia du, metalezko egitura duen nukleo bertikalaren bidez gauzatu da eta beira ijeztuz estalita dago.
Gainera, eta eskailerak kendu direnez , beste eskailera batzuk ipini behar izan dira , igogailuak normalean funtzionatzea galarazten duen matxuraren bat izanez gero gora eta behera nondik joan edukitzeko. Eskailera berriek 42 maila dituzte, lau tramadatan antolatuta .
Mugikortasun bertikala
Urretxindorrako ja