Astearte honetatik eta datorren igandera arte, ikusgai egongo da Sestaoko San Pedro plazan 'Artearen ibilbidea' erakusketa ibiltaria. Obra honek Bilboko Arte Ederren Museoko altxorren sorta bat eskaintzen du.

BBK Fundazioak bultzatutako ekimen hori 2020an jarri zen abian lehen aldiz, museoaren zabalkunde- eta hezkuntza-jarduera bere egoitzatik harago eramateko apustuaren barruan, kultura artistikoa hizpidera ekarri eta espazio publikoetan haren ondarearen aberastasuna ezagutarazteko helburuarekin.

Horretarako, urterik urte, bildumako lanak fideltasun handiz erreproduzitzen dituzten panelez osatutako erakusketa mugikor berri bat eratu da, irudiekin batera, lan bakoitzaren euskarazko eta gaztelaniazko iruzkinak irakurgai dituena. Ginera, testu horiek ingelesez ere deskargatzeko aukera dago

See Full Page