Datorren larunbatean, irailaren 20an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, ekitaldi berezi bat prestatu du Durangoko Udalak Aramotz auzo berritua inauguratzeko. Ekitaldi honek birgaitze integraleko prozesu zabal baten amaiera adierazten du, auzotarren bizi kalitatea hobetzeko eta Durango udalerri jasangarriago, inklusiboago eta kohesionatuago bat lortzeko helburuarekin.
Ekitaldia Opengela eraikinaren aurrean izango da, eta bertan egongo dira tokiko agintariak, erakundeetako ordezkariak, auzotarren kolektiboak eta herritarrak. Egitarauan musika, dantza, auzoan zehar egingo den bisita gidatua eta lunch irekia izango dira.
Aramotz berri bat, Durango bizigarriago baterako
Aramotz Berritu proiektua Durangoko Udalak bultzatu du 2016az geroztik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailar