Datorren igandean, irailaren 21ean, goizeko bederatzietatik aurrera, Itsas Zaindarien Sareko urpekariek Portu Zaharreko itsas hondoa garbituko dute. Ekintza Marefondum eta Divertek elkarteek antolatu dute Getxoko Udalaren laguntzarekin. Jarduera Itsas Hondoen eta Hondartzen Nazioarteko XI. Itsas Hondoen eta Hondartzen Garbiketa Handiaren barruan kokatzen da. Zazpigarren urtez jarraian, batzen diren hondakinen kiloak Elikagaien Bankuari emango zaizkion janariengatik aldatuko dira.

Garbiketaren helburua da hiritarrak sentsibilizatzea, gizakion jarduerak kostaldean, ozeanoetan, aintzira eta ibaietan dituen ondorioen inguruan. Eta hiritarrak arduratzea beren ekintzek ingurumenean eragin txikiagoa izan dezaten. Besteak beste, herritarrak heztea eta erantzule egitea da helburua: itsasertzaren

See Full Page