Sotiltasuna. Israelen sotiltasuna adreilu batek leiarra jotzen duenean ateratzen den zarata bezain biguna da. Hamasen sotiltasuna, berriz, azeriak oilatokian oiloak lapurretan sartzen direnean ateratzen den zaratotsa bezain leuna da. Juduen arrazoiak pilotaleku bateko hormaren kontra jotzen duen pilotaren joskurak bezain ortodoxoak dira. Hamasen burubideak, berriz, trenbideko horma baten kontra jotzen duen burdinaren azalera bezain gogorrak dira. Sotilak biak.
Gorrak. Israeldar eta palestinarrak gorrak dira. Esaten dutenetik, gorrek moldaberagoak, ausartagoak eta setatsuagoak izan behar dute gorrak ez direnek baino, azkenok heltzen diren lekuetara iritsiko badira. Era berean, Israelgo Gobernua eta Hamas setatsuagoak, ausartagoak eta moldaberagoak dira elkarrenak baino. Gorren moduan, batz