Amaitu da aurtengo traineru denporaldia –azken urteetako luzeena– eta esan beharrik ez dago hori kolorea izan dala nagusi. Oriok lortu dituen emaitzak bikainak izan dira eta gatxa izango da etorkizunean aurten ipinitako markak hobetzea. Iker Zabalak zuzendutako ekipoak hamasei garaipen eskuratu ditu Eusko Label Ligako hogei jardunaldietan. Estropada txar bakarra egin dau denporaldi honetan. Uztailaren 12an, Donostiako badian, horiek minutu erditik gora galdu eben irabazlearekiko. Galdutako beste hiru estropadetan, sei segundura geratu ziran Pasaian, 1,68ra Lekeition eta seira Getarian. Ganera, ekainean jokatutako hiru txapelketak be oriotarrentzat izan dira eta Kontxako banderea be bai. Kontuak kontu, traineru horiak erakutsitako nagusitasuna erabatekoa izan da Zabalak talde gipuzkoarrean

See Full Page