Zinemaldiaren 73. edizioa zer erran ematen ari den film bat izaten ari da Maspalomas , Moriarti ekoiztetxearen azken filma. Gaur, Donostiatik Iruñera jauzi eginen du Golem Baiona zinemetara iristeko. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izanen da eta bertan egonen da Jose Mari Goenaga, Aitor Arregirekin batera filma sinatu duena; lan-taldeko kide batzuekin batera. Filmean Jose Ramon Soroiz euskal autore ezagunak bere ohiko erregistrotik oso urrun dagoen pertsonaia antzeztu du, Vicente, Kanarietan sexua eta amodioa libreki bizi duen pertsonaiaren paper ausarta gorpuztuz. Iktus baten ondorioz, Donostiara itzuli beharko du, eta 25 urte lehenago abandonatu zuen alabak (Nagore Aranburu) zahar-egoitza batean sartuko du. Bertan, zer esango dutenaren beldur, armairura itzuliko da Vicente.
Mortiar