Institutuko sarrerako korridoreetan dauden orletako argazkiei begira geratu nintzen aurrekoan. Azken 25 urteotako bilakaera esanguratsua izan da. Gelako askoz ere ikasle gehiago zeuden duela urte batzuk, janzkera eta orrazkerak ere asko aldatu dira, eta irakasleekiko harremana ere bai, ziur aski. Hizkuntzari dagokionez ez dago argazki zaharretan ikasleen euskararen ezagutza, motibazio edo atxikimenduaz ezer antzemateko modurik, noski. Batzuek ama-hizkuntza izango zuten, beste askorentzat bigarren hizkuntza izango zen, eta euskararekiko atxikimendu maila oso ezberdinak izango zituzten ziurrenik. Orain, aldiz, ikasle arrazializatuak ere ageri dira argazkietan, hainbat gelatan gehienak izaten dira, eta, salbuespenak salbuespen, badakigu, beraz, ikasleriaren zati handi batentzat euskara ez del
Orletako argazkiei begira

10