Gaur Hizkuntzen Europako Eguna da, eta aurten 25. urteurrena beteko du, “Hizkuntzek bihotzak eta adimenak zabaltzen dituzte!” goiburuarekin. Hizkuntzak komunikatzeko bitartekoak bakarrik ez direla gogorarazten digun esaldia: besteengana hurbiltzen gaituzten loturak dira, enpatia pizten dutenak eta mundua ulertzeko eta munduarekin harremanetan jartzeko dugun modua aberasten dutenak.
Gure herrian ondo dakigu hori. Euskara hizkuntza bat baino askoz gehiago da: memoria kolektiboa da, ahaleginez, maitasunez eta ekintza instituzionalez transmititutako ondarea. Europako gainerako herrialdeekin partekatutako etorkizuneko proiektua da gainera. Euskara gure errealitate sozialaren parte da, eta, beraz, Europakoaren parte. Europaren ondare partekatua.
Hizkuntza-aniztasuna Europako DNAren parte da. B