Astearte honetan goizean, Barakaldoko Udalak 3 urtetik 18 urte bitarteko 7.200 ikasle baino gehiagori Barakaldo Antzokiko ateak irekiko dizkien Eskolatik Antzokira izeneko kanpaina aurkeztu egin du. Aurtengo kanpainak 29 urte beteko ditu, eta maiatza arte luzatuko da. 9 ikuskizun eta 28 emanaldik osatuko dute.
"Eskolatik Antzokira; kultura-esperientzia eraldatzailea da. Gure helburua arte eszenikoen mundua haur eta gazteei hurbiltzea da, haien irudimena piztea, eta begirada kritiko, sentibera eta irekia garatzen laguntzea. 29 urte hauetan, milaka ikasle igaro dira Barakaldo Antzokitik, eta harro egoteko modukoa da ekimen honek hezkuntza-komunitatearen konfiantza izaten jarraitzea. Ikasturte honetan, beste behin ere, kalitate artistiko handiko proposamenak eskainiko ditugu, formatu eta hiz