Udazkena urteko urtarorik ederrenetako bat da: zuhaitzak tonu beroz janzten dira, udako beroaren ondoren tenperaturak leundu egiten dira eta aparkatuta genituen errutinei heldu nahi diegu.
Baina garai honetako xarma gure osasunerako zenbait erronkarekin batera dator. Bat-bateko tenperatura-aldaketek, argi-orduen gutxitzeak eta arnas birusen denboraldia hasteak gure organismoa berriro egokitu beharra dakarte. Horregatik, udazkenean geure burua zaintzea gomendagarria izateaz gain, beharrezkoa da konplikazioak prebenitzeko eta urtaro honek eskaintzen duen guztiaz gozatzeko.
Hilabete hauetan, ohikoa izaten da hotzeri arruntaz, gripeaz edota beranduko alergien hasieraz hitz egiten entzutea. Baina afekzio horietatik haratago, udazkenak gure aldartean, azalean eta loaren kalitatean ere eragit