Urriaren 24tik 26ra , Bunker azoka bueltan izango da Barakaldoko Herriko plazan , hirugarren urtez jarraian. Musika, literatura eta arte alternatiboaren munduak bat egingo dute berriro diskoak, liburuak, bildumagileentzako artikuluak, solasaldiak eta kontzertuak uztartzen dituen ekitaldi honetan. Azoka hau Hiriko Soinuak proiektuaren barruan sustatu du Barakaldoko Udalak , BBKren , Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Lehen bi edizioetan izandako arrakasta ikusgarriaren ondoren , aurten ere sarrera doakoa izango da eta hainbat denda eta argitaletxe bilduko dira bertan. Long Play (Barakaldo) , Chicxs de la calle (merchandising) , Meatzalde Beats (bigarren eskuko CD eta biniloak) , Munsterama (Santurtzi) , Re-Loop Shop (Logroño) et

See Full Page