Lucía Martínez Odriozola (LMO) Kazetaritza Feministaren IV. Biltzarra datorren urriaren 16an ospatuko da Bilbon , Bilborock aretoan . Ekitaldia ‘Pikara Magazine’ aldizkari feministak eta hari lotutako kazetari sareak antolatu dute, eta sare bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Hasieran bi egun iraun behar zuen, baina urriaren 15eko jardunaldia bertan behera geratu da Palestinaren aldeko greba orokorraren harira. “ Ez dugu ulertzen antikoloniala ez den feminismoa ”, azaldu dute antolatzaileek.
Biltzarrak 20 hizlari inguru bilduko ditu, kazetariak, ikertzaileak eta gizarte mugimenduetako kideak barne. Haien artean, Ana Requena , Ana Marcos eta Zuriñe Rodríguez izango dira sexu erasoei buruzko informazioaren tratamenduaz eztabaidatzen; eta Paula Cáceres eta T