Biospain , Estatuko bioteknologia sektoreko azoka nagusia , Barakaldon egingo da 2026an. Ekitaldia Bilbao Exhibition Centre (BEC) -en izango da, irailaren 29tik urriaren 1era , eta bertan sektoreko milaka profesional, enpresa eta erakunde publiko-pribatu elkartuko dira, biozientzien eta berrikuntza bioteknologikoaren etorkizunari buruzko eztabaida eta lankidetza sustatzeko.
Eusko Jaurlaritzak berretsi du albistea, Bartzelonan egunotan egin den Biospain 2025 azokaren azken jardunaldian . Han izan dira Jaione Ganzarain , Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea , eta Cristina Mugica , Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasun eta Atzerriko Sustapenerako zuzendaria , hurrengo edizioko lekukoa jasotzeko.
Ganzarainek