Ametsen linboan sartu eta gazte denboretara itzulitxo bat egin dut gaur. , kantu batzu mitiko bihurtu genituen garai haietara eta Benitoren “Zenbat gera” Kantu ezaguna kantatzen genuenaren esanahia zer zitekeen aztertu asmoz ari naiz. Hitz gutxitan, erreza izanik, asko esan nahi duen kantua genuen, amankomunean biltzen ginen orduko egoeraren islada bistaratzen.
Denboraren joanean ere, garai baterako edo besterako balio duten hitzak eta kantuak daude, eta modu errezean eta esanguratsuan, Benitok kantu bihurtu zituen Abel Muniategiren hitzak.
Galdera zuzenak eta erantzun orokorrak edo orokorregiak dituen kantua dugu “Zenbat gera”. Gaurko egoerara badakarkigu ere, erantzun bako galderetan murgiltzen gara oraindik orain.
Zenbat garen? Zertarako jakin behar. Zer egiten dugun? Zertan. Zer egi