Burua eta bihotza jarri du Paz de Ziganda ikastolak Atarrabiako Kultur Etxean antolatu duen omenaldi zein lekuko aldaketaren ekitaldian. Nafarroa Oinez egunean une hunkigarrienetako bat izan ohi dena antzerkiz eta musikaz jantzi dute antolatzaileek, lepo bete den areto batean. Sinbolikotik ere asko izan duen ekitaldian kontzeptu bat nabarmendu da: auzolana. Hori izan baita omenaldiaren muina, eta haren eskutik urte osoan zehar euskararen bestaren antolakuntzan parte hartu duten pertsona guztiak.
“ Komunitatea ez da bakarrik egiten ”, gogoratu du oholtzatik Elena Uriz aktoreak, herria “eraikitzen ikusi” duen emakumearen roletik. “Ahalegin partekatuak beti fruitu onak ematen ditu eta indartsuak egiten gaitu. Hazia gauza txikia da eta lurrik gabe ez da ezer. Urik gabeko lurra lehortu e