DAB dantza konpainiak ikuskizun berria estreinatu zuen pasa den urriaren 5ean, Gazteszenan: Azala. Honetan, Miren Lizeaga, Maialen Alberro, Oier Abrego, Iker Sanz eta Marina Eskisabel dira dantzariak, eta Lucía Arbonés biolontxelo-jo-tzailearekin batera igo dira oholtzara. Iker Sanz eta Marina Eskisabel dantzariak ez ezik, DAB konpainiako zuzendariak ere badira. Siglek adierazi bezala, dantza, artea eta bitarketaritza uztartzen ditu DAB konpainiak. Azala ikuskizunaren bitartez, oholtzara eraman dute aspaldi buruan bueltaka izan duten galdera bat: “Etorkizun hobe baterantz goaz ala erabaki txarren ziklo batean gaude harrapatuta?”. Helburua ez zela erantzunak aurkitzea diote bi zuzendariek, eta hausnarketarako dantza-ikuskizuna sortu dute, kide bakoitzari galdera horren inguruan gogoetatzeko
Iker Sanz eta Marina Eskisabel: “Gizartearen eta azalaren arteko konparazioa egin nahi izan dugu”

93