Domu Santuen egunaren biharamuna izaten da nork bere defuntuak gomutarazteko eretia, defuntuon aldeko otoitzak egiteko abagunea eta nork bere burua non jarriko duen erabakitzeko unea. Defuntuen eguna da. Ez dira denak santuak, ezpada hildakoak. Gomutara datorkit Gustavo Adolfo Bécquerren “Maese Pérez el organista” ipuina. Giroa geroago eta ilunagotzen doa, Maese Pérez geroago eta okerrago doa baina ezin du atzera egin ez eta gelditu ere. Bere buruaren azkena ikusten du, baina ezin du ezer egin beste norabide bat hartzeko.
Garai hartan ere, harrigarriak eta nork asma ezin zitzakeen pasadizoak norberak ikusten zituenean, etsi egiten zien, ez zuen haiei jarkitzeko gogorik. Maese Pérez legez, badakigu amildegira goazela, baina errazago zaigu amildegi horretara joatea, hilgo garela jakinagatik

Deia

Crónica Global
Aragón Digital
Roll Call
The List
FOX 32 Chicago Sports
The Mercury News TV