Bertendona Institutua 'Mila Musika Haria' kontzertu-zikloaren hamaseigarren edizioaren egoitza izango da. Aurrekoetan bezala, gitarrak eta hari-instrumentuak izango dira protagonista nagusiak.

Emanaldi hauek Bertendona Institutuan egingo dira azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta abenduaren 5ean . Saio guztietarako sarrerak – azaroaren 21ekoa izan ezik, sarrera doakoa izango baita – 5 euro balioko du . Bertara joan nahi dutenek Bilbao Kultura webgunean edo Bertendona Institutuan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik, lekua bete arte.

Musika ziklo honi amaiera emateko, Peter eta Zoltan Katona anaia hungariarrek osatutako bikote ospetsuaren emanaldia eskainiko da. Bikote hori garai guztietako gitarra bikote bikainenetako bat

See Full Page